martes, 11 de junio de 2019

ODOL EMAILEEN ELKARTETIK BISITA


ODOL EMAILEEN ELKARTEKO BISITA, BAI KLASE INTERESGARRIA!!

     Pasa den ostiralean Odol emaileen elkartetik bisita izan genuen eta asko ikasi genuen. Aurrez galdetegi bat bete genuen etxean gurasoen laguntzarekin. Odola aztertzearen kontua aspaldikoa da eta gaur egunerarteko historia ezagutu genuen. Odolaren osagaiaz aritu ziren eta odol taldeak ezagutu genituen: A-B-AB-O eta Rh-aren arabera + edo - Konbinaketa guztiak ikusi genituen.
     Garbi geratzen da odol emaileak behar direla! Guk 18 urte bete arte ezingo dugu.





jueves, 9 de mayo de 2019

                          IRTEERA PLAIAUNDIRA
Plaiaundi Parke Ekologikoa Txingudiko Padurak natura-gune babestuaren parte da. Hezegune honek, Nazioarteko aintzatespena lortu du; izan ere, Europako legegintzaren araberako Natura 2000 Sarean Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu eta Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dute, eta Ramsar Hitzarmenean, hezeguneak babesteko nazioarteko hitzarmen garrantzitsuenean, Nazioarteko Garrantzizko Hezegune.
Pirinioen eta Kantauri itsasoaren artean kokatuta, Txingudik hábitat-multzo aberatsa gordetzen du, Bidasoa ibaiak eta itsasoak bat egitearen ondorioz.
Gelan ekosistemak landu ondoren, bertara joan ginen eta monitoreen laguntzaz gehiago ikasteko aukera izan genuen.










lunes, 6 de mayo de 2019

JOLAS ZAHARRAK, JOLAS BERRIAK: ZAPIARENA


            Aste honetako osteguneko jolasorduan ZAPIAREN jokoan arituko gara!
                            Animatu eta parte hartu!







martes, 30 de abril de 2019

JOLAS ZAHARRAK, JOLAS BERRIAK. Sokasaltoan.



    Jolas zaharrak jolas berri bihurtu nahi ditugu eta aste honetan, 
ostegunean, SOKASALTOAN arituko gara jolasorduan.   





viernes, 12 de abril de 2019

OPORRAK BADATOZ!!!
BAI EGUN EDERRA GAURKOA: GOIZEAN ANTIGUORA JETSI GARA KORRIKA EGITERA BESTE IKASTOLA BATZUEKIN-JAKINTZA, LARRAMENDI IKASTETXEA, SANTO TOMAS LIZEOA, SANTA TERESA IKASTETXEA, IBAI IKASTOLA ETA IGELDO IKASTOLA.
LEKUKOAREN MEZUA ENTZUN, DANTZATU, HAMAIKETAKOA HARTU ETA IKASTOLARA BUELTATU GARA.

Arratsaldez txikiekin egon gara KORRIKA ikusten eta beraiek animatzen eta azken arratsaldea izanik, mahai jolasetan aritu gara. 
BAI ONDO!!!!



martes, 9 de abril de 2019

ERRESPETOARI ESKAINITAKO ARTELANAK IKASTOLAN.

              DBH-4. mailako Lorena, Oscar eta Patrick etorri ziren gure gelara Saioa irakaslearekin eginiko lana aurkeztera. Saio bereziak eskaini dizkiote ERRESPETOAren gaiari eta arte lanak sortu dituzte aurten ere. Gu, beraiek entzun ondoren, gure bozka ematera joan ginen. 


ZORIONAK ANA!

Apirilaren 24a da gaur, ANAREN URTEBETETZEA! https://ekintza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/aurbistazu_ekintza_org/EZgZhCO6_3BHp2Nf...