jueves, 9 de mayo de 2019

                          IRTEERA PLAIAUNDIRA
Plaiaundi Parke Ekologikoa Txingudiko Padurak natura-gune babestuaren parte da. Hezegune honek, Nazioarteko aintzatespena lortu du; izan ere, Europako legegintzaren araberako Natura 2000 Sarean Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu eta Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dute, eta Ramsar Hitzarmenean, hezeguneak babesteko nazioarteko hitzarmen garrantzitsuenean, Nazioarteko Garrantzizko Hezegune.
Pirinioen eta Kantauri itsasoaren artean kokatuta, Txingudik hábitat-multzo aberatsa gordetzen du, Bidasoa ibaiak eta itsasoak bat egitearen ondorioz.
Gelan ekosistemak landu ondoren, bertara joan ginen eta monitoreen laguntzaz gehiago ikasteko aukera izan genuen.










lunes, 6 de mayo de 2019

JOLAS ZAHARRAK, JOLAS BERRIAK: ZAPIARENA


            Aste honetako osteguneko jolasorduan ZAPIAREN jokoan arituko gara!
                            Animatu eta parte hartu!







ZORIONAK ANA!

Apirilaren 24a da gaur, ANAREN URTEBETETZEA! https://ekintza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/aurbistazu_ekintza_org/EZgZhCO6_3BHp2Nf...